Ironcat 2013

2013/05/27

Maiatzaren 11an, Katalunia aldean Ironman distantziako (3,8-180-42,2) triatloi baten, bi taldekide izan genituen parte hartzen: Alvaro Sesmero eta Eneko Martin. Ironcat proba entzutetsuan parte hartu zuten.


Goizeko zazpirak ziren. Hodeiren bat ikusten zen zeruan. Itsasoa apala, bare. Egunsentia lagun. Berrehun eta hirurogeitasei triatleta prest harrizko hondartza txiki batean, L´Ampollako portu ondoan.

Zazpirak eta bost minutu jo berriak zirenean, kirioei ziria sartu eta luze joko zuen egunari hasiera eman genion, horretarako, hiru bueltako zirkuito baten igeri egin behar genuen. Ordu bat eta bederatzi minutu ondoren biak atera ginen uretatik; segundu batzuen tartearekin besterik ez. 


Uretan sartu baino lehen irribarrez, geroago...
 
Nik argi nuen patxadaz hartuko nuela T1-a; Alvaro beti bezala, zorrotz ibili zen eta berehala martxan zegoen. bizikletaren saoia hasi da, eta aurretik...180 km!

Goiza ohi den moduan, pasa zen. Hamarrak aldera, Ebroko Deltako haize zakarra dastatu genuen lehenengoz gure ezpainetan. Ordurako 30 kilometroko zirkuitoari bi buelta emanda geunden. Hortik aurrera haizea gero eta biziagoa zen eta lau-laua den zirkuitoa gogortzen zuen etengabe.


Beti irribarrez


Azkenengo bi bueltatan nekeak bat egin zuen haize bolada gogorrenekin... baina bizikletako lana amaitzear zegoenez, haizeak gutxiago zirudien...Eguerdiko ordu bietarako Alvaro T2-ra helduta zen, nik berriz ordu laurden bat gehiago behar izan nuen. 
 
Hirutik bi... listo !!! Ai, ai, ama!!! Oraindik maratoia eta eguzkia (Euskadin aurten ez dugu asko ikusi) geneuzkan zain helmugara heldu aurretik. Nik maratoiaren erdia erraz egin nuen; horrela jarraituz gero hamaika orduetatik gertu izango nintzen bukaeran, topera!!!.


Maratoiari aurre egiten

Bitartean, Alvaroren sabela bueltaka zebilen, ez zeukan itxura onik. Laister baten harrapatu nuen. Bai, baina... Hau Ironman distantzia da, amaitu aurretik inork ez daki zer gerta daitkeen.


Alvarok ere dexente sufritu zuen

Hogeita hamar kilometro baino pixkat lehenago nire giharrek ezetz esan zuten, nahikoa zela. Indarberritu nahian, korrika egiteari utzi eta oinez hasi nintzen. Erritmoa igotzen saiatzen nintzen bakoitzean...ezetz esaten jarraitzen zuen nire gorputzak... Oh-oh !!! Amaiera hurbil egon arren, sufritzeko denbora nahikoa bazegoen.

Bitartean Alvarok barrukaldeak hustu zituen eta hortik aurrera korrikaldi polita egin zuen amaitu arte. Berak hartutako butifarra mirarizkoa izan zela esaten du; ez dakit nik, baina itxura ona zuen ordurako.

Ni berriz, tarteka oinez, tarteka erdi-korrika egiten helmugara heldu nintzen 11 ordu eta 41 minutu ondoren. Alvarok bere lanak lehenago amaitu zuen, 11 ordu eta 24 minututan.
Finisher kamiseta eta arroza plater batekin ospatu nuen helburua lortu izana.


FINISHER!!!
 

Bai, horrelakoak aurkituko dituzu IRONCAT-ean; bururatu ahal zaizun edozein gauza jateko, boluntario eta arduradun ezin hurbilagoak, eta guztia zu zeu protagonista izateko helburuarekin, helmugana aurrena zein azkena izan.

Mila esker haiei, eta nola ez, gure “supporterrei”: Ines, Aritz eta Ainhoari. Bai egunean zehar, baita honi aurre egiteko beharrezkoak diren lan-egun guztietan bere parte jartzen dutelako.


Familia gu bezain finisher


IronCat 2013 hobeto egiteko gogoekin amaitu genuen. Oraingoan bere epaia eman du, eta ez dago hori aldatzerik.

Datozen urteetan bertara bueltatuko zartelakoan gaude...edarra marka bukatzea bakarrik!

ZORIONAK!

#GreenPower


0 comentarios:

Publicar un comentario

 
enkarterri triatloi © 2012 | Designed by Bubble Shooter, in collaboration with Reseller Hosting , Forum Jual Beli and Business Solutions