Egun batzuk pasa dira, hilabete bat osorik iadanik, baina Enekok biziki du gogoan Enkaterriko mendietan bizitakoa. Berarekin batera, Alvaro Sesmero taldekidea ere izna zen. Zuekin bereiaen bizipenak Apuko Extrem mendi lasterketa entzutetsuan:
APUKO EXTREME 3/05/2014
Eneko Martin Ramila
Triatloi luzeetan ibili izan gara
Alvaro eta biok azkenengo 5 urte hauetan. Baina aspaldi bageneukan mendiko
ultra-trailen bat egiteko gogoa. 2014. urtea izaten ari da erronka horri
ekiteko garaia. Apuko Extrem, etxeko froga, izan dugu estrenaldia. Ibilbidea, ia
90 km-takoa izan zen eta 6.000m baino gehiago, orotara, igo eta jeitsi izan behar genuen
helmuga gureganatzeko.
![]() |
Apuko Extrem - Profila |
Froga egunaren aurreko arratsaldean,
lasterketako bileran, Oskarrek (antolatzailea) Bizkaiko Aldundiak hala behartuta,
ibilbidean aldaketak zeudela azaldu zigun.
Froga honen berezitasun nagusia gogortasuna da, eta aurtengo
aldaketen ondoren are gehiago.
Ja,ja... joder !!! Hori
izan zen sorpresa. Gainera, jeitsieren artean hiru ziren bereziki kontuz handiz
ibilitzeko modukoak .
Horrelakoak entzun ondoren, etxerako
bidean sabelean kirioak dantzan nituen, jai ederrean. Rediole!!!
Goizeko 4etan jo behar zuen iratzargailuak. Lo ahal nuen beste edo behintzat ahalik eta gehien deskantsatu,
hori zen buruan
neukan leloa.
Pi,pi,pi.... pi,pi,pi....
Heldu da eguna eta ala! ... martxan!
Bostak bost gutxitan Zaramillon
elkartu ginen Alvaro eta biok. Ez zen lehenengo aldia, egun luzea bezain gogorra
aurretik genuela. Urduri eta lasai aldi berean... orain arte beti lortu izan
ditugu gure helburuak. Fedea genuen 16 ordu ondoren, horretan jarraituko
genuela.
![]() |
Eneko eta Alvaro |
Goizeko 6retan abian jarri ginen 200 mendizale baino gehiago, beste horren beste frontal dilin-dalan egiten
gaueko iluntasunean.
Lasai asko hasi ginen, bideari
neurria hartu nahi genion Ganekogortara hurbiltzen. Lainoa, haizea eta hotza
lagun izan genituen Ganeko eta Gallarragako gainetan. Ondoren haranera bueltan, La Quadrako
lehenengo kontrola pasa genuen. Jan, edan eta aurrera. Eretza genuen zain eta
bidea ez zen goxoa izango, suebakiari aurre egin aurretik, malda ederrak dastatu
genituen. Eretzako tontorra harrapatzeko lan gazi-gozoak izan nituen.
![]() |
Beti irribarrea ahoan |
“The show must go on” .
Tontor lerroa jarraituz Sodupeko plaza izan zen hurrengo etena. Sandwich,
banana, Coca-Cola, ura... Sabela bete ondoren Mondona, San Kosme, Ilso, Riano
gandorra eta Zalla 55km. osatuta zegoeneko.
Bertan, makarroi bero eskukada
bat jan, luzaketak egin eta motxilan
neraman mendi makila prestatu .... bagoaz lan erdiak baino gehiago betetak
genituela... Ez gindoazen gaizki, bereziki jeitsieretan jendea aurreratzen
genuen.
Ubidea mendia zeharkatu eta
Güeñes-ra heldu ginen. Alvaro eta biok muga usaintzen genuen bertatik, azken
txanpa mutilak!!!
Eretzako aterpea , azken aurreko
malda eta Castaños-era heltzeko berako bidean lokatzean behin eta berriro irriz
egiten bakarrik nengoen. Alvaro ez zetorren. Nire indarrak zein ziren frogatu
nahi banuen, zirt edo zart egin behar nuen 10 km faltan nituela.
Gorputzari utzi nion egiten, eta
erantzuna ederra izan zen. Entrenamendu luzeen emaitza dastatu nuen. Bidea
errez egiten zen, gozatuz. Korrikalariaren Nirvana izango zen hura?
![]() |
Alvaro basoan zehar ibiltari |
Haize boladek bultzatuko
banindute bezala, Apuko maldan gora, tipi-tapa, pauso sendoz. Tontorretik behera,
helmugara bidezidor bihurritik Zaramillo gero eta hurbilago zegoen.
Alaitasunez bete-beteta gurutzatu
nuen helmuga, ez dut uste erraz ahaztuko dudanik. Gutxitan asmatu dut horren
ondo amaitzen.
14 ordu eta 26 minutu marraztu
zuen kronometroak. Alvaro laister baten heldu zen. Biok lehenengo ehunen artean
sartzea lortu genuen. Lehen aldia izanez, marka itzela.
Eguraldi freskoa izan genuen,
menditik gora-behera ibiltzeko oso ona. Antolaketa bikaina. Janari, edari eta
animoak ez genituen faltan izan. Lasteketako giroa gustoko izan genuen oso.
Bereziki eskertzekoa izan zen
bolondresen debalde egin zuten lana, haientzako eguna ere luzea izan baitzen.
Gure lehenengo Ultra-trail-a nota
onaz. Orain berriro aste bete deskantzatu eta Hiru Haundiak prestatzeko
entrenamenduetara bueltan. Sei aste ditugu puntu forma zorrozteko. Animoz topera!!!
Zorionak bikote!
0 comentarios:
Publicar un comentario